GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat edukiontzi erre dituzte Legazpin

Industrialdeko biribilgunean eta garbigune inguruan piztutako suteak itzali dituzte suhiltzaileek. Suak ez du kalterik eragin inguruko ibilgailuetan eta ondasunetan.

Gipuzkoan, hainbat edukiontzi erre dituzte bart Legazpin, Gipuzkoako suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Industrialdeko biribilgunearen alboan dauden edukiontzi batzuetan hasitako sutea 23:30 aldera itzali dute suhiltzaileek.

23:45 aldera, beste bi edukiontzi erre dituzte garbigune inguruan.

Dena dela, suak ez du inolako kalterik eragin inguruko ibilgailuetan eta eraikinetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X