Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bidarten emakume bat hiltzen saiatzeagatik

Emakumea ospitalean dago, zauriturik, baina "Berria" egunkariaren arabera, haren bizia ez dago arriskuan.
Gizon bat atxilotu dute Bidarten emakume bat hiltzen saiatzeagatik.
Gizon bat atxilotu dute Bidarten emakume bat hiltzen saiatzeagatik. Argazkia: Manuel Marques.

Gizon bat atxilotu du Frantziako Poliziak Bidarten (Lapurdi) emaztea hiltzen saiatzea egotzita, Berria egunkariak zabaldutakoaren arabera. Emakumea ospitalean dago, zauriturik, baina ez omen dago arriskuan.

Baionako prokuradore Jerome Bourrierek Berriari baieztatu dionez, larunbatetik iganderako gauean gertatu zen erasoa, gizonak ehizarako arma batekin bikotekideari eraso baitzion. Zaurituta eraman zuten emakumea ospitalera, baina, egunkariaren arabera, ez omen dago arriskuan. Gizona atxilotu egin zuten.

Duela 10 egun, gizon batek emaztea hil zuen Biarritzen (Lapurdi), eta bere buruaz beste egin zuen gero. Azken hau aurten Euskal Herrian izandako hirugarren hilketa matxista da. Urtarrilaren 1ean Aintzane Pujana hil zuten Aizarnazabalen (Gipuzkoa), eta otsailaren 12an gizon batek emakume bat hil zuen Sestaon (Bizkaia).

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X