EITB DATA: Jaiotzek behera egin dute Euskadin, 1941az geroztiko minimo historikoraino
Jaiotza-tasak beheranzko joeran jarraitzen du Euskadin eta 2020an minimo historikoetan kokatu zen. EUSTAT-ek kaleratutako datuen arabera, joan den urtean 14.721 haur jaio ziren Euskadin, aurrekoan baino 697 gutxiago; jaiotza-tasa, beraz, % 5,1 jaitsi dira jaiotzak. 1941etik erregistratzen den zifrarik baxuena da; 2008an baino 6000 haur gutxiago.
Lurraldeka, Gipuzkoan izan da jaitsierarik txikiena, 5020 jaiotza berri izan baitira, 2019an baino 113 gutxiago (-% 2,2). Bizkaian 7304 haur jaio dira, 2019an baino 416 gutxiago (-% 5,4). Jaitsiera handiena Araban izan da, 2397 jaiotza berri izan baitira, iaz baino 168 gutxiago (-% 6,5), 2565 haur jaiota.
Nabarmentzekoa da, baita ere, euskal emakumeek seme-alabak dituzten adina. 2020ko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, amen % 35,2k 30-34 bitartean dituzte eta % 32,8k 35-39 urte. Bestetik, 25-29 urteko bitartean ama izan direnak % 13,8 dira. 40 urtetik gorako amak (% 11,2) gehiago izan dira 25 urtetik beherakoak baino ( % 7).
Euskadiko gurasoen % 49k 35 urte baino gehiago dituzte lehen seme-alaba izateko unean. Lehen aldiz seme-alabak izateko adina atzeratzeak, bidenabar, nabarmen baldintzatzen du seme-alaba gehiago izateko aukera. Batez beste, emakumeek 1,28 seme-alaba dituzte Euskadin.
Amatasunaren adina ere aldatu egiten da jatorria kontuan hartzen bada. Hala, ama atzerritarren batez besteko adina 31,1 urtekoa da, eta espainiar nazionalitatea dutenena, berriz, 34,3 urtekoa.
2020an Euskadin ama izan diren emakumeen % 22 atzerritarrak dira. Kopuru hori, gainera, gero eta handiagoa eta garrantzitsuagoa da. Esan daiteke migrazioak gaztetu egin duela euskal gizartea; izan ere, Euskadira etortzen diren gizon eta emakume gehienak adin emankorrean dauden gazteak dira. Atzerritarrak Euskadira etortzen direlako ez balitz, gure biztanleria are baxuagoa eta zaharkituagoa izango litzateke, eta, jakina, haur gutxiago jaioko lirateke.

Pandemiaren eragina jaiotza-tasan
2020a Covid-19aren pandemiak jotako urtea izan den arren, haren eraginak ez dira, oraindik, jaiotza zifretan islatu, izan ere, azarora arte izan diren jaiotzak pandemia aurrekoak dira, martxoan osasun krisia lehertu aurretik sortutakoak, alegia.
Nolanahi ere, aurreikus daiteke euskal gizartea jasaten ari den narriadura ekonomikoak eta enpleguak, eta krisi-egoera noiz arte luzatuko den ez jakiteak, eragin negatiboa izango duela datozen urteetako jaiotza-tasetan. Izan ere, lehen kalkuluen arabera, 2020ko azarotik 2021eko otsailera bitartean izandako jaiotzak kontuan hartuta, jaiotzen kopuruak izandako galera-joera areagotu egingo da: hilean 60tik eta 192ra jaiotza gutxiago izango dira Euskadin.

Beheranzko joera sendotzen da
Azken hamarkadetan jaiotza-tasak gorabehera handiak izan ditu aldaketa sozial, ekonomiko eta pertsonalen arabera. Hala, 1975 eta 1999 urteen arteko aldia aldaketa sozial handien garaia izan zen, besteak beste, emakumeak lan munduan modu orokortuan sartu baitziren eta jaiotza-tasa kontrolatzeko metodo berri eta hobeak garatu batziren. 2000. urtean baby boom-aren garaia hasi zen hazkunde ekonomikoarekin eta enpleguaren suspertzearekin batera, eta gorakada horrek 2008ko munduko krisi ekonomiko handira arte iraun zuen.
Ordutik gaurdaino, jaiotza kopurua jaisten joan da urtez urte. Zifra biribiletan, 2020an 2008an baino 6000 haur gutxiago jaio dira (-% 30), urte horretan 21.315 haur jaio baitziren.
Seme-alaba gutxiago eta beranduago
2014an ekonomia eta enplegua hobetu ziren arren, jaiotza-tasak behera egiten jarraitu du. Horren atzean, batetik, arrazoi demografikoak daude; izan ere, belaunaldiak gero eta laburragoak dira eta gero eta jende gutxiago dago, ezinbestean, garai emankorrean (25-40 urte bitartean). 2008an EAEn 538.970 pertsona bazeuden seme-alabak izan ahal-nahi zituztenak, 2020an 379.060 ziren, ia % 30 gutxiago.
Kopuru horrek, gainera, behera egiten jarraituko du; izan ere, irteten diren belaunaldietako pertsonen kopurua (orain 35-39 urte dituztenak) handiagoa da sartzen diren belaunaldietakoa baino (25-29 urte).
Bestalde, atzeratzen ari da seme-alabak izateko adina ere eta, beraz, ugaltzeko adina ere laburragoa da. Zeri zor zaio, ordea, atzerapen hori? Galdera horri erantzuteko, hainbat faktore sozial, ekonomiko eta kultural hartu behar dira kontuan.
Arrazoi nagusietakoa da munduko gizarteak eta, hedaduraz, euskal gizarteak duela 10 urte jasan zuen krisi sakona. Gaur egun adin emankorrean dauden pertsona asko krisi handiak jo zituen lan-merkatuan sartzea zegokien adinean, eta atzeratu egin zitzaien lehen lana lortzeko adina, langabezia eta bestelako bistako arrazoiengatik.
10 urte pasata, pertsona horietako askok zailtasunak dituzte oraindik lan- eta ekonomia-egonkortasuna lortzeko. Aldi baterako kontratuak, lan-baldintza kaxkarrak eta soldata baxuak dituztenez, oso zaila edo ezinezkoa egiten zaie etxebizitza bat erosi edo alokatzea, bertan ezarri eta familia bat osatzeko.
Horri gehitu behar zaio lan-merkatu gero eta lehiakorragoa, prestakuntza- eta espezializazio-maila handiak eskatzen dituena (goi-mailako ikasketak, masterrak, hizkuntzak). Horren ondorioz, gazteek beren prestakuntza-aldia luzatzera behartuta daude, eta, ondorioz, atzeratu egiten da lanean hasteko garaia; jakina, egonkortasuna eta familia osatzeko proiektua ere atzeratu egiten dira, eta kasu batzuetan, baita, etsi-etsian, bazter utzi ere.
Halaber, gazte askok guraso izateko adina borondatez atzeratzea erabakitzen dute, bidaiatu ahal izateko, mundua ikusteko eta seme-alabak ardurapean izanda lortzen zailak izango liratekeen esperientziak bizitzeko.

Europarekiko alderaketa
Euskadik jaiotza-tasarik okerrenetakoa du inguruko herrialde esanguratsuekin alderatuta (tamainaren, ibilbidearen eta/edo gizarte aurreratuen erreferenteen arabera), Euskadiko 1,28ko tasa EB-27ko 1,53ko batez bestekoarekin alderatuz gero.
Hala ere, EB-27ko eta aipatutako erreferentziazko herrialdeetan ez dira iristen 2 seme-alabako ugalkortasun-tasara, eta, beraz, inork ez du lortzen biztanleria mantentzeko beharrezko jotzen den 2,1eko gutxieneko tasa. Frantzia da gehien hurbiltzen dena, eta, hala ere, 1,86an dago. Atzetik ditu Suedia (1,71), Alemania (1,54) eta Portugal (1,43). Nafarroak 1,40ekoa du ugalkortasun-indizea. Italiak (1,27) eta Espainiak (1,24) Euskadik baino ugalkortasun-indize baxuagoak dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke
EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "soberan" zegoen, Osasun Sailaren ustez
Lore Bilbao Osasun sailburuordeak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten eta horretarako txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean EH Bilduk publiko egin zuen auzia. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du.
Jaiotzak % 0,1 jaitsi dira berriro Euskadin, bi hiruhilekotan gora egin ondoren
Lurraldeka, urte arteko % 3,2ko hazkundea izan zen Araban, 547 jaiotzarekin; Bizkaian % 4,7 jaitsi ziren 1.616 jaiotzarekin; eta Gipuzkoan % 5,5 igo ziren 1.129 jaiotzarekin.
Bilbon bikotekidea hiltzea egotzita atxilotutako emakumea espetxera bidaltzeko agindu du epaileak
55 urteko emakumeak Basurtuko Ospitalean jarraitzen du eta sendagiria jasotzen duenean eramango dute espetxera.
Osakidetzak gaur amaituko du iraungitako hexabalente-dosia jaso zuten 30 pertsonak berriz txertatzen
Gainera, Euskal Osasun Zerbitzuak aste honetan deituko die tetrabalentearen eta hirukoitz birikoaren iraungitako txertoak jaso dituztela uste den 78 pertsonei.
Santurtzi eta Barakaldo arteko aldirietako tren-zerbitzua eten dute, matxura baten ondorioz
Santurtzitik Barakaldorako joan-etorrian dabiltzan tren guztiek Desertu-Barakaldo geltokitik hasi eta amaituko dute ibilbidea, eta erabiltzaileek autobus zerbitzua izango dute helmugara iristeko.
Ostalaritza Eskola izango da Gipuzkoan, 2027tik aurrera
Euskadiko laugarren ostalaritza-eskola izango litzateke, Leioa, Galdakao eta Gamarrako eskolekin batera. Hezkuntza Saila Donostiako Udalarekin lanean ari non kokatu ebazteko.
Gutxienez bi kilometroko auto-ilarak N-1 errepidean, Andoainen, kamioi bat matxuratu baita
Kamioi bat matxuratu da, eta eragina izan du N-1eko trafikoan, Gasteizerako noranzkoan, eta, ondorioz, zirkulazioa motela izaten ari da lehen orduan.
Gaur hasiko da 2026-2027 ikasturterako aurrematrikulazio epea Euskadin
Otsailaren 13ra arte egongo da zabalik aurrematrikula egiteko epea. Derrigorrez egin behar dute bi urteko ikasgeletako ikasleek, baita ikastetxe batera lehen aldiz sartzen direnek eta hizkuntza-eredua aldatu nahi dutenek ere.
Gizon batek bikotekidea hil du Pontevedran eta bere buruaz beste egin du ondoren, atxilotu aurretik
Emakumearen gorpua ahizpak aurkitu du, bere etxebizitzako lurrean, eta gizona ihes egiten ikusi du. Gizona etxebizitza batean gotortu da eta Guardia Zibila berarekin negoziatzen aritu da arratsalde osoan, entregatu zedin, baina bere buruaz beste egin du azkenean.
Lau urteko haur bat oso larri zauritu da Oionen, etxeko bigarren solairutik erorita
13:30 aldera gertatu da istripua, eta helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera, buruan kolpe handi bat zeukala.