FAMILIEI LAGUNTZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nolako laguntza jasotzen dute Europako gainerako herrialdeetan jaioberrien gurasoek?

Bulgariako eta Kroaziako amatasun baimenak 58 astekoak dira, Europar Batasuneko luzeenak. Belgika, Eslovenia, Zipre edo Luxenburgo, berriz, zerrendaren behekaldean daude, 14 aste baino gutxiagorekin.
Laguntzak jaioberrien gurasoei Europar Batasuneko herrialdeetan.
Laguntzak jaioberrien gurasoei Europar Batasuneko herrialdeetan. Argazkia: Pixabay

Seme edo alaba bat izateko orduan, ez da gauza bera Europar Batasuneko herrialde batean edo beste batean izatea. Badakigu zer laguntza ematen zaizkien familiei Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, edota, oro har, Espainiako Estatuan edo Frantziakoan, haur bat jaiotzen denean, baina nolakoak dira laguntza horiek Europako gainerako herrialdeetan? Zenbat irauten du, adibidez, amatasun- edo aitatasun-baimenak?

Zalantzarik gabe, Bulgaria eta Kroazia daude zerrendaren lehen postuetan. Bulgariako amek amatasunagatiko 58 asteko baimena dute. 6 hilabetera, amak aitari eman diezaioke bajaren gainerako egunak. Aitatasun-baja, ordea, 15 egunekoa da soilik. Seme edo alabagatiko laguntzari dagokionez, Bulgariako familiei 115 euro ematen zaizkie hilean, haurra adinez nagusia izan arte.

Kroazian, ere, amatasun-baimena 58 astekoa da, eta soldataren % 100 kobratzen da. Herrialde horretan, aitek 16 asteko baimena dute, eta familiek 120 euroko laguntza kobratzen dute seme-alaba bakoitzeko, 18 urte bete arte.

Erresuma Batuko amek, berriz, 52 asterako eskubidea dute, eta aitek bi asteko baimena baino ez dute. Familiek 175 libera jasotzen dituzte gehienez seme edo alaba bakoitzeko astero, eta 300 libera bi badituzte.

Atzetik Suedia dago. Gurasoek, elkarrekin 480 eguneko baimena (68 aste) hartzeko eskubidea dute, eta horietako 12 aitatasun- eta amatasun-baimenak dira. Suediako familiek 115 euroko laguntza jasotzen dute hilean, haurra adin-nagusitasunera iritsi arte.

Greziari dagokionez, amatasun-baja 43 astekoa da, baina aitek ez dute inolako baimenik semea edo alaba jaiotzeagatik. Txekiar Errepublikan, amek 36 asteko baja dute, eta aitek 10 egunekoa, eta Eslovakian, 34 astekoa da amatasun baimena; hau da, zortzi hilabetekoa.

Irlandan amatasun-prestazioa 26 astez ordaintzen da, eta gurasoek bi aste dituzte. Jaiotzagatiko laguntzei erreparatuz gero, 18 urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko 29,80 euroko osagarria ordaintzen da.

Danimarkaren kasua desberdina da. Herrialde horretan, gurasoek urtebeteko baimena dute bien artean banatzeko; amak gutxienez 18 aste hartu behar ditu, eta aitak 14 egun. Gobernuak 140 euroko diru-laguntza ematen du haur bakoitzeko, adin nagusitasunera iritsi arte.

Poloniako amek sei hilabeteko amatasun-baimena dute, soldataren % 100arekin, baina beste sei hilabete luza ditzakete hala nahi badute, jaso beharreko soldataren ehunekoa murriztuz. Aitak 2 aste ditu.

Finlandian, bikoteko bi kideek jaiotzaren ondorengo baja-egun berberak izateko eskubidea dute: guztira 164 egun (23 aste baino gehixeago), eta horietako 69 egun bakarrik pasatu  ahal izango dizkiote beste gurasoari. Gainera, familiek hilean 100 euro inguru jasotzen dituzte seme-alaba bakoitzeko, 17 urte bete arte, eta kopuru hori handituz doa seme-alaba gehiago izan ahala.

Alemaniako emakumeek, berriz, 14 asteko baimena dute. Horren ostean, ordea, haurra zaintzeko eszedentzia hartzeko eskubidea dute haurrak hiru urte bete arte. Gainera, Estatuak laguntza ekonomikoa ematen du haurrak 14 hilabete bete arte; 194 euro hilean lehen eta bigarren seme-alabengatik, 200 euro hirugarren haurragatik eta 225 euro laugarrenagatik.

Sei hilabetetik beherako amatasun-baimenak dituzten herrialdeak

Sei hilabete baino gutxiagoko amatasun-bajak dituzten herrialdeen artean Hungaria dago. 24 aste dituzte amek (bost hilabete eta erdi pasatxo) eta bat aitek. Seme-alaba bakoitzeko laguntzak gero eta handiagoak dira: 32 euro hilean, seme-alaba bat izatera; 40 euro hilean haur bakoitzeko, 2 badira; eta 106 euro hilean, 3 seme-alaba edo gehiago izanez gero.

Atzetik datoz Italia (5 hilabeteko baimena amarentzat eta 5 egunekoa aitarentzat), Portugal (ia bost hilabeteko amatasun-baja) edo Estonia (140 eguneko baja du, lau hilabete eta erdi baino zertxobait gehiago). Azken horretan, aitek astebeteko baimena dute. Estoniarrek 60 euro jasotzen dituzte lehen semeagatik edo alabagatik, beste 60 bigarrenagatik, eta 100 euro hirugarrenagatik.

Errumania, Austria, Herbehereak, Frantzia eta Espainia herrialdeetan, amatasun-bajak ere bost hilabetetik beherakoak dira.

Austrian, 16 aste dituzte amatasun-bajan (lau hilabete baino zertxobait gutxiago). Herrialde horretan, aitek amek baino baimen-egun gehiago dituzte; izan ere, aitek urtebete eta 3 urte arteko baja har dezakete; emakumeek, berriz, 112 egun dituzte. Errumanian, 126 egun dira (lau hilabete pasatxo) bi gurasoentzat.

Herbehereetan, amatasun-baja 16 astekoa da, eta aitak bi aste ditu. Espainian ere, 16 asteko baimena dute emakumeek, eta aiten baimenak ere iraupen bera du. Frantzian, amatasun-baja 16 astekoa da, eta aitatasun-baja 11 egunekoa. Frantziako familiek 184 euro jasotzen dituzte seme-alaba bakoitzeko, eta zenbateko hori hazi egiten da seme-alaben kopuruak gora egin ahala.

Zipreri dagokionez, amek 14 asteko baja dute; aitek, berriz, egun libre bat aukeratu dezakete eginbeharrekoak egiteko (etxez aldatzeko baimenaren baliokidea). Luxenburgon, amatasun-baja 112 egunekoa da, lau hilabete baino zertxobait txikiagoa, eta aitek ez dute baimen-egunik.

Belgika ere zerrendaren atzealdean dago; izan ere, amek 14 asteko amatasun-baja dute soilik, eta aitek 10 eguneko baimena baino ezin dute hartu. Seme-alabengatiko laguntzei dagokienez, Belgikako familiek 112 euro jasotzen dituzte lehen semeagatik edo alabagatik, eta 290 euro laugarrenagatik.

Azkenik, Eslovenia da baimen-egun gutxien dituen herrialdeetako bat: 84 egun (hiru hilabete baino gutxiago) amarentzat eta 11 aitarentzat.

Zure interesekoa izan daiteke

baxoa seaska ikasleak  bernat etxepare
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Seaskako ikasleek desobedientziara joko dute eta euskaraz erantzungo dute baxoko matematikako azterketa

Baionan dagoen Bernat Etxepare lizeoan egin duten agerraldian, Seaskako ikasleek iragarri dute desobedientziara joko dutela eta ekainaren 12an egin behar duten baxoko matematikako azterketa euskaraz egingo dutela. Azterketa guztiak frantsesez egitera behartuta daude, eta aspalditik ari dira baxoa euskaraz egiteko aldarrikapenarekin. Momentuz baina, ez dute aurrerapausorik lortu. Euskal gizarteari babesa eskatu diote, eta besteak beste, igandean Herri Urratsen izango diren mobilizazioetara batzeko deia egin dute.

GRAFCAV2879. VITORIA, 05/05/2026.- Este martes se ha celebrado en la Audiencia Provincial de Álava la segunda sesión del juicio con jurado popular contra el presunto asesino de Maialen Mazón, la mujer de 32 años que estaba embarazada de gemelos en el momento de su asesinato en mayo de 2023. EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lekuko batek adierazi du Maialenen ustezko hiltzailea “noraezean" zebilela eta biktimari “familia aurka jartzea" leporatzen ziola

Maialenen hilketaren epaiketaren bigarren egunean, hainbat lekukok deklaratu dute. Maialen maiatzaren 27an hil zuen omen bikotekideak, Gasteizko hotel batean, 13 labankada emanda. Akusazioek diote hiltzeko asmoz jardun zuela, eta 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute. Defentsak, berriz, "errealitatetik deskonektaturik" zegoela alegatzen du.

FOTODELDÍA Praia (Cabo Verde), 04/05/2026.- El crucero holandés MV Hondius se encuentra anclado frente a la costa de la ciudad de Praia, en la isla de Santiago, Cabo Verde, este lunes, tras la muerte de tres personas a bordo a causa de un síndrome respiratorio agudo. La Organización Mundial de la Salud (OMS) informó de un caso confirmado y cinco casos sospechosos adicionales de infección por hantavirus en el buque que navega en el océano Atlántico. Tres de los afectados han fallecido y uno se encuentra actualmente en cuidados intensivos en Sudáfrica. EFE/ Elton Monteiro
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

OMEk baieztatu egin du bi hantabirus kasu izan direla gurutzaontzian, eta zazpi kasu aztertzen ari dira

Hiru bidaiari hil dira hantabirusak jota, eta laugarren bat zainketa intentsiboetan dago. 23 nazionalitatetako 149 lagun (88 bidaiari) zeramatzan itsasontzia Argentinatik irten zen martxoaren 20an, Cabo Verderantz. Egun, han jarraitzen du, Kanaria Handian edo Tenerifen lehorreratzeko zain. OMEk uste du gaixo eta hildakoak gurutzaontzitik kanpo infektatu zirela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X