Seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntza gehiago, EAEn
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak salbuespenezko beste laguntza-ildo bat abiarazi du, familia eta lan-bizitza uztartzeko. Proposamen horren bidez, 2020/2021 ikasturtean 3 eta 14 urte bitarteko seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko diru-laguntza emango da. Horretarako, Familia eta Haurren Zuzendaritzak 3 milioi euro bideratuko ditu.
Orain arte, 3 urtetik beherako semeak eta alabak dituzten familientzako antzeko laguntzak zeuden. Baina, covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz, seme-alabak dituzten familiek zailtasun gero eta handiagoak dituzte, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak, salbuespen gisa, ildo berri hori abiarazi du.
Zehazki, agindu berri honen bidez, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezian alta emanda dauden pertsonen kontratazioa diruz lagundu ahal izango da. Diru-laguntza enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistema berezi horri ordaintzen dion zenbatekoaren % 100ekoa izan daiteke, eta errentaren araberakoa izango da. Hala, familia eskatzaileak 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizatua duenean, % 100eko diru-laguntza emango zaio. Handiagoa denean, laguntza % 75ekoa izango da.
Laguntza horiek martxoaren 1etik ekainaren 30era eskatu ahalko dira, baina atzeraeragina izango dute, 2020/2021 ikasturte osora, 2020ko irailaren 1etik ekainaren 30era, biak barne. Laguntza horiek eskabideak aurkezteko hurrenkerari jarraikiz esleituko dira.
Diru-laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileek lanaldi osoari dagokion iraupeneko lanaldia izan beharko dute, lan-jarduera egiten duten sektorean, familia ugarien kasuan izan ezik; azken horretan, gurasoetako bat lan-murrizketan egotea onartuko da. Langilea gutxienez 59 egun naturalez kontratatu beharko da; egun horiek ez dute zertan etengabeak izan.
Motibazioa
Pandemiaren egungo testuinguruan, seme-alabak dituzten familiek zailtasunak dituzte kontziliatzeko, eta lan egiten duten guraso askok zaintzaileak kontratatzea erabaki dute, beren lanak seme-alabek behar dituzten arretarekin eta zaintzarekin bateragarri egin ahal izateko. Horrela, hein handi batean, erantzukizun hori amonek edo aitonek edo familiako nagusienek beren gain ez hartzea erabaki dute.
"Agindu honen helburua emakumeek beren lana eta lanbide-karrera garatzen jarraitu ahal izatea da batik bat eta, aldi berean, etxeko lanaren eta etxe barruan egiten den zaintza-lana aitortzea. Hori guztia krisiak desberdintasunak areagotu ez ditzan eta emakumeek eskubideak baliatzeko orduan atzerakadarik eragin ez dezan”, esan du Irune Muguruza Familia eta Haurren zuzendariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.