Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorpu bat topatu dute papera eta kartoia biltzeko kamioi batean, Iruñean

Oraingoz, ez dakite nor den hildako pertsona, ezta gorpuaren jatorria zein den ere, kamioia Iruñerria guztitik ibiltzen baita materiala biltzen.

Gorpu bat topatu dute arratsalde honetan Iruñerrian birziklatzeko papera eta kartoia biltzen dituen kamioi batean, Radio Euskadik baieztatu ahal izan duenez.  

Enpresak ezin izan du hilotzaren jatorriari buruzko xehetasunik eman, Iruñerria guztian ibiltzen direlako birziklatzeko materiala biltzen. Hildako laguna nor den ere ez dakite, oraingoz.

Gorpua Auzitegiko Medikuntzako Erakundera eraman dute, autopsia egiteko, eta Foruzaingoak ikerketa bat jarri du martxan gertakaria argitzeko.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X