Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motor gidari bat hil da Gasteizen, ibilgailua errepidetik irten ostean

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Zadorra Etorbidean izan da istripua, 17:30ean.
18:00 - 20:00
23 urteko motozale bat hil da Gasteizen, ibilgailua errepidetik aterata

23 urteko motor gidari bat trafiko istripuan hil da Gasteizeko Zadorra Etorbidean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

17:30ean jazo da gertaera eta Udaltzaingoa gertatutako ikertzen ari da. Gasteizeko Udalak jakinarazi duenez, ez da beste zauriturik izan. Osasun zerbitzuak Zadorra Etorbidera bertaratu dira baina ez dute lortu gaztea suspertzea.

16 dira aurten trafiko istripuetan Euskadin hildakoak, eta erdiak motordunak izan dira, nahiz eta 10 gidairitik bat bakarrik izan motozalea.

Motozaleen segurtasunaz sentsibilizatzeko martxan jarri zuen atzo Eusko Jaurlaritzak kanpaina berri bat.

Bestalde, 87 urteko gizon bat hil da trafiko istripuan, Zeberion (Bizkaia).

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu