Artolazabal: "Jaurlaritzak 'Aukerak' gizarteratze agentzia jarriko du martxan"
Eusko Jaurlaritzak urriaren 1ean hartuko du bere gain espetxeen kudeaketa. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak astelehen honetan Radio Vitorian iragarri duenez, bere Sailak presoen enpleguaz arduratuko den elkarte publiko bat sortuko du. 'Aukerak' izeneko agentzia horrek prestakuntza eta gizarteratzeko aukerak eskainiko dizkie presoei, enplegutik abiatuta.
Sailburuaren ustez, "birgizarteratzeari eta justizia leheneratzaileari heltzeko aukera" dute. Horretarako, espetxeetan lan egiten duten pertsonek eta askatasunik gabe daudenek izan behar dutena "helburu horiek lortzeko tresnak" direla gaineratu du.
Adierazi duenez, espetxeetako funtzionarioak "gure zereginaren zati oso garrantzitsua izango dira, haiek gabe ezin ditugulako egin nahi ditugun aldaketa guztiak". Artolazabal sindikatuekin bildu da "kezkak bertatik bertara ezagutzeko", eta onartu du "aldaketa orok beldurra" sortzen duela, "nahiz eta aldaketa horrek hobera egin". Hori dela eta, hasieran "ziurtasuna eta lasaitasuna" sortu behar direla esan du.
Zentzu horretan, "funtzionarioen baldintzak gutxienez orain dituztenak izango dira eta, gainera, hobetzen joan beharko dugu", gaineratu du. Gainera, presoek "ibilbide hori egin ahal izateko eta berriz ere gizartean integratzeko tresna batzuk eskura izateko aukera" izango dutela azpimarratu du, "dituzten gabezia horiekin, baina gabezia horiek gainditzeko jarriko dizkiegun tresnekin".
ETAko presoak
Euskal espetxeen kudeaketa Euskadik bere gain hartu ostean ETAko presoen harira har daitezkeen neurrien inguruan egindako kritikak direla eta, Beatriz Artolazabalek esan du ez dakiela arazoa "zer egin nahi dugun azaltzeko gai ez garela" edo "zer egin nahi dugun entzun nahi ez izatea" den.
Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak "EAEko espetxeetan preso dauden pertsona guztien alde" lan egingo duela berretsi du. "Jakin badakigu pertsona bakoitzak, eskainiko diegun tratu indibidualizatu horretan, tresna batzuk beharko dituela lan egin ahal izateko, espetxeetatik irtetera bideratuz, eta badirudi batzuek pertsona-kolektibo jakin batean soilik jarri nahi dutela arreta, Euskadin preso dauden pertsonen % 5era ere iristen ez den kolektibo batean, guk une honetan daudenen edo etor daitezkeenen ikuspegi orokorra daukagunean", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.