Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elhuyar eta PuntuEUS erakundeek hitzarmena sinatu dute euskara sustatzeko

Ingurune digitalean euskararen ikusgarritasuna handitzeko eta haren erabilera sustatzeko helburuarekin, Elhuyarrek itzultzaile automatikoa garatu du .eus orrialdeentzat.
Jon Abril Olaetxea eta Josu Waliño Pizarro hitzarmena sinatzen Usurbilen. Argazkia: PuntuEUS
Jon Abril Olaetxea eta Josu Waliño Pizarro hitzarmena sinatzen Usurbilen. Argazkia: PuntuEUS

Interneten Nazioarteko Egunaren aitzakiarekin, Elhuyar eta PuntuEUS erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Adimen artifizialaz baliatuz euskararen erabilera areagotu nahi dute Interneten. Horretarako lehenengo pausoa Elia (Elhuyaren itzultzaile automatikoa) WordPressen txertatzea izango da.

PuntuEUS Behatokiaren arabera, 2017. urtean 162.000 webgune inguru zeuden aktibo Euskadin. Horien % 16k soilik eskaintzen zituzten euskarazko edukiak. WordPressi dagokionez, mundu mailako erabilera-tasa % 40koa da. Euskadin plataforma horretan oinarritutako 65.000 webgune inguru daudela uste dute.

Ondorioz, Elia WordPressen txertatzea euskararen integraziorako pauso handia da. Elhuyarren itzultzaileak .eus domeinua duten webei itzulpen automatikoa egiteko aukera emango die plug-in baten bitartez.

Nahiz eta erakunde biek urteak daramatzaten norabide honetan lanean, oraingo honetan kanpaina berezi baten alde egin dute euskararen presentzia handiagoa izan dadin euskarri digitaletan. Gainera, itzultzailea bestelako eremuetan ere txertatuko da; ni.eus posta elektronikoaren zerbitzuan, esaterako.

Horrela azaldu du Josu Waliño Pizarro PuntuEUSeko zuzendariak: “Merkatari zein enpresa txikiek beren eskaintza sarera zabaldu behar izan dute, negozioa digitalizatuz. Prozesu horretan euskarari tokia egiten lagundu nahi du PuntuEUS Fundazioak, gure gizarteak bizi duen transformazio digitalean euskaratik eraginez”.

Jon Abril Olaetxea Elhuyarreko zuzendaria ere pozik agertu da: “Oso gustura gaude PuntuEUSekin batera eremu digitalean euskara zabaltzeko aukera daukagulako, eta urtetan garatutako euskarazko hizkuntza-teknologiak horrelako helburuak lortzeko aplika daitezkeelako”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X