Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motozale bat larri zauritu da Lemoizen, auto baten aurka talka eginda

49 urte ditu motor-gidariak eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute, Osakidetzako helikoptero batean.

49 urteko gizon bat larri zauritu da Lemoizen (Bizkaia), motorrak auto baten kontra talka egin ostean.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 17:20ean jazo da, BI-3152 errepidean motorrak eta autoak aurrez aurreko talka izan dutenean.

Istripuaren ostean, motor-gidariak zauri larriak zituen eta Osakidetzaren helikopteroan eraman dute Gurutzetako Ospitalera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X