Desagertutako pertsonak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurkitu dute Leioan desagertutako 13 urteko neska

Ertzaintzak kasua itxi duela jakinarazi du.

Ertzaintzak amaitutzat eman du ostegunetik etxetik falta zen Leioako 13 urteko neskatilaren bilaketa.

Yaiza Rodriguez Dominguez maiatzaren 27an ikusi zuten azkenekoz, eta familiak salaketa aurkeztua zuen.

Aurkitu dutela jakinarazi dute astelehen honetan, maiatzaren 31n. Ez da bestelako informaziorik zabaldu.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X