Euskadiko herritarren % 29k pandemia aurretik baino kirol gehiago egiten du orain
Kirol gehiago egitera bultzatu ditu pandemiak herritarrak, hala herritarren % 29k dio pandemiaz aurretik egiten zuena baino kirol gehiago egiten duela orain; hori ba, herritarren % 21arentzat aldatu egin da kirola egiteko modua, izan ere kirol instalakuntza itxietako eta taldekako jarduerak egiten dituzten pertsonak gutxiago dira orain, eta jendeak, batez ere, aire librean, eta bakarrik edo familian egiten du orain kirola.
Horiek dira gaur Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondok eskainitako datuak, gaur Bilbon egin den Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak eginiko "Jarduera Fisikoa eta kirola pandemia garaian" ikerketaren ondorioen aurkezpenean esanak. Azterketa egiteko 18 urtez gorako Euskal Autonomia Erkidegoko 1.000 laguni egin zaie inkesta telefonoz apirilaren 13tik 15era bitartean.
Euskadin, kirolarekiko interesa handia da: kirola bere osotasunean hartuta, herritarren % 77k adierazi dute kirolarekiko interes handia edo nahikoa dutela. Covid-19 pandemiaren ondoren, gainera, handitu egin da biztanleriaren zati batek ariketa fisikoari edo jarduera fisikoari ematen dion garrantzia; hala, % 31k diote gaur egun jarduera fisikoari garrantzi handiagoa ematen diotela pandemiaren aurretik baino. Alafede, galdekatuen % 29k dio lehen baino ariketa gehiago egiten duela, % 54k lehen zituen kirol ohiturei eutsi dietela eta % 16k uste du lehen baino kirol gutxiago egiten duela.
Halere, soilik herritarren % 41k egiten du, bere denbora librean, nahiko lukeen adina jarduera fisiko. Erdia baino zertxobait gehiagok (% 54) bizimodu nahiko edo oso aktiboa duela uste du eta % 41ek ez darama bizitza oso edo batere aktiboa. Zehazki, herritarren % 66k egiten du kirolen bat.
Adineka, adinez nagusiago direnak dira kirola egiten erregularrenak, eta kirola egiten duten 65 urtetik gorako pertsonen gehiengoak egunero egiten du kirola (% 53), eta intentsitate ertainekoa, oro har, (% 79); ostera, gazteek egun gutxiagotan egiten dute kirola, baina intentsitate altuagoz. Kirola egiten dutenek astean bataz beste 8,3 orduz egite dute (8,7 ordu gizonek eta 7,8 emakumeek).
Egiten diren kirolen artean nagusi da alde handiz, "ibiltzea" (% 46). Ondoren dago "mendian ibiltzea" (% 25), "txirrindularitza edo mountain bike-a" (% 24) eta "gimnasioko jarduera fisikoa" (% 23). Horien atzetik leudeke "igeriketa" (% 14) eta "korrika" (% 12). Maila baxuagoan "muskulazioa, kulturismoa, halterofilia" (% 7).
Adin txikikoak eta kirola
Adin txikikoen kirol jardueraz galdetuta, gurasoen iritziz, 4-16 urteko seme-alaben jarduera fisikoa murriztu egin da: % 78k uste dute beren seme-alabek bizitza aktiboa edo oso aktiboa zeramatela pandemiaren aurretik, eta pandemia garaian % 58ra jaisten da hori bera uste dutenen portzentajea. Kontuan izan behar da eskola-kiroleko programetan eragin handia izan dutela koronabirusaren transmisioa prebenitzeko murrizketek, eta zenbait hilabetez etenda ere egon zirela iaz.
Gurasoen % 49k urtebete barru beren seme-alabek eskola-ordutegitik kanpo orain baino jarduera fisiko eta kirol-jarduera gehiago egitea espero dute, baina % 46k uste dute orain baino gutxiago egingo dutela.
Abonu gutxiago kirol instalazioetan
Pandemiak eragin handia izan du kirol-ekosisteman, batez ere kirol-instalazioetan, klubetan eta federazioetan. Datuek erakusten dutenez, kirol instalazioetan edo gimnasio publikoetan abonatutako pertsonen ehunekoak behera egin du 2017ko % 39tik egungo % 29ra; gauza bera gertatzen da kirol klubetan (% 15, 2017ko % 24aren aldean). Gutxiago jaitsi da erabilera pribatuko esparruetan abonatutakoen ehunekoa (% 13tik % 12ra), eta federazio-lizentzia dutenen kopurua 2017ko % 16tik % 12ra jaitsi da.
Gaia erakundeak Kirolaren Euskal Eskolarako 2020an eginiko azterketaren arabera, pandemiak eragin handia izan du Euskadiko kirol ekosistemak sortzen dituen lanpostuetan. Sektore askotan, bi langiletik batek pandemiaren eragina pairatu du. Eragina bortitzagoa izan da, gainera, lan-profil zaurgarrienetan: aldi baterako kontratuak, autonomoak, etab. Eragina ekosistema ia osoan izan bada ere, kirol zerbitzuetako enpresek eta klubek eragin esanguratsua pairatu dute, lanpostu ugari galdu baitira eta aurre egin ezinezko galera ekonomikoak ekarri baitizkie pandemiak.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak laguntzak abiarazi zituen joan den martxoan, hain zuzen ere, covid-19ak kirol arloan eragindako kalteak arintzeko. Guztira, 118 kirol-instalazio edo gimnasio lagunduko dituzte, eta, batez beste, 4.067 euroko laguntza jasoko dute. Gainera, klubek egindako beste 88 eskaerek ere, batez beste, 3.802 euroko laguntzak jasoko dituzte pandemiaren ondorioak arintzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, "Erroldarik gabe ez naiz existitzen" lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi anitz batean bizi nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k onartu du azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan duela aitortu du, lanpostu bat edo alokairuko etxebizitza bat lortu nahi izan duenean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek greba astean jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.