GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat zaurituta Bilbon, sabelaldean labankada bat jasota

Goizaldean izan da erasoa, Unamuno plazako eskaileretan. Biktima erietxera eraman dute.

Eraso larria izan da bart Bilbon. Gizonezko bati sabelaldean labanaz zauria egin diote, eta ondorioz, erietxera eraman behar izan dute. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Alde Zaharrean izan da erasoa, Unamuno plazako eskaileretan. 

Ertzainak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko. Oraingoz, ez dute erasotzaileari buruzko informaziorik zabaldu.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu