HILKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

20 urteko kartzela zigorra ezarri diote Elgoibarko hilketaren errudunari

Epaiak 16 urteko kartzela zigorra ezarri dio akusatuari, azpikeriaz erailtzeagatik, eta lau urte, lesio delituagatik.
Ertzain bat Elgoibarko Giza Eskubideen Parkean lanean
Ertzain bat Elgoibarko Giza Eskubideen Parkean lanean. Argazkia: Maria Agirre.

20 urteko kartzela zigorra ezarri diote 2019an Elgoibarren (Gipuzkoa) gizon bat hil eta haren neska-laguna larri zauritu zuen gizonari.

Epaiak 16 urteko espetxe zigorra ezarri dio akusatuari, azpikeriaz erailtzeagatik, eta beste 4 urtekoa, "tresna arriskutsuz eta azpikeriaz" lesioak eragiteagatik.

Kondenatua joan den hilean epaitu zuten gertaera horiengatik, eta epaimahaiak delitu horien erruduntzat jo zuen ekainaren 7an.

Hilketa 2019ko maiatzaren 11ko goizaldean gertatu zen. Elgoibarko taberna batean hildakoarekin eztabaida izan eta ordu batzuetara, auzipetuak bi aldiz sastakatu zuen, neska-lagunari agur esaten ari zela, bera bizi zen eraikineko ataritik gertu. Gizonari eraso baino lehen, erruztatuak hiru labankada eman zizkion emakumeari, eta larri zauritu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X