Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Hilketa Murchanten
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak Donostiako Gros auzoko ileapaindegi batean atxilotu du Murchanteko ustezko hiltzailea

18:00 - 20:00
Ertzaintzak Donostiako Gros auzoko ileapaindegi batean atxilotu du Murchanteko ustezko hiltzailea
Ustezko hiltzailea biktimaren koinatu ohia da eta aurrekari penalak ditu. Atzo goizetik ibili da ihesean. Gaur goizean Ertzaintzaren ikurrik gabeko auto bat lapurtu du Donostian, eta arratsaldean ile-apaindegi batean izan da itxura aldatzeko asmoz. Han atxilotu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X