Espetxe zigorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxera bidali dituzte Samuel Luizen hilketagatik atxilotutako hiru gazte

Polizia Nazionalak bi adingabe gehiago atxilotu ditu gaur, horietako bat aurrekariekin, ustez gaztearen hilketan parte hartzeagatik.
Samuel Luizen hilketagatik atxilotutako gazteetako bat. Argazkia: EFE.
Samuel Luizen hilketagatik atxilotutako gazteetako bat. Argazkia: EFE.

A Coruñako Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko titularrak behin-behineko eta fidantzarik gabeko espetxe zigorra ezarri die Samuelen ustezko hilketagatik atxilotutako lau lagunetatik hiruri. Bestalde, Fiskaltzak ez du espetxe zigorrik eskatu gaur epailearen esku utzi duten gaztearentzat.

Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek jakitera eman dutenez, lau atxilotuak homizidio edo hilketa delitu baten ustezko egile gisa ikertzen ari dira.

Halaber, Polizia Nazionalak beste bi adingabe gehiago atxilotu ditu gaur, horietako bat aurrekariekin, ustez Samuelen hilketan parte hartzeagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X