Albiste da
Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bihar irekiko dira 12 eta 15 urte bitarteko haurren txertaketarako hitzorduak

18:00 - 20:00
Bihar irekiko dira 12 eta 15 urte bitarteko haurren txertaketarako hitzorduak
Osakidetzak bihar irekiko ditu txertoa jartzeko hitzorduak 12 eta 15 urte bitarteko herritarrentzat, guztira 87 126 adingabe. Horrela, txertaketa-jarraibidearekin hasi ahal izango dute ikasturtea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X