Biolentzia matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eraso matxista baten berri eman du Ordiziako Udalak

Ohar baten bidez, Udalak salatu du erasoa igande gauean gertatu zela, baina oraingoz ez du informazio gehiagorik eman.
Biolentzia matxistaren aurkako protesta.
Biolentzia matxistaren aurkako protesta. Artxiboko irudia: EFE.

Ordiziako Udalak salatu duenez, uztailaren 25etik 26rako gauean eraso matxista bat izan zen herrian. Gertatutakoaren inguruan, "informazioa biltzen" ari direla jakinarazi du. Halaber, argi utzi du eraso matxista guztiak "irmo arbuiatuko" dituela.

Udalak ohar batean jakinarazi duenez, indarkeria matxista pairatu duen pertsona babesteko lan egingo du beti, eta, dagoeneko, "beharrezko arreta" emateko lanean ari direla azaldu du.

Bestalde, Udalak adin guztietako ordiziarrei dei egin die, eraso matxistaren baten lekuko diren edozein unetan, "erasoa jasan duen pertsona babestu eta laguntza eskain diezaioten".

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X