Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zornotzako erasoan jipoitutako gazteari trakeotomia egin diote

Ertzaintzak 19 urteko mutil bat atxilotu du asteazken honetan Bilbon, jipoiarekin lotuta; horrenbestez, guztira 13 pertsona atxilotu dituzte eraso horrengatik.
Gurutzetako Ospitalea. Argazkia: Aitor Agirrezabal.
Gurutzetako Ospitalea. Argazkia: Aitor Agirrezabal.

Uztailaren 25ean Zornotzan (Bizkaia) hogei bat laguneko talde batek eraso bortitz batean zauritutako mutilari trakeotomia egin diote asteazken honetan Gurutzetako Ospitalean, Barakaldon (Bizkaia). Gaztea bertan ospitaleratuta dago erasoa jasan zuenetik.

Biktimak (23 urte) koman jarraitzen du, jipoiaren ondorioz zauri larriak baititu. Familiaren gertuko iturriek esan dutenez, egoera kritikoan dago oraindik. Astelehenean, medikuek trakeotomia egin zioten, arnasa hobeto har zezan.

Eraso horrekin lotuta, Ertzaintzak 13 pertsona atxilotu ditu orain arte (sei adingabe eta zazpi heldu), baina ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea, polizia-operazioak irekita jarraitzen baitu. Atxilotuak Koala Anaiak izeneko talde bortitz bateko kideak dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X