Albiste da
lurrikara Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2,4ko astindua izan da Sartzen

08:37an izan da dardara Zaraitzu eskualdeko udalerrian, erkidegoren ipar-ekialdean.
Sartzen izan du epizentroa lurrikarak.
Lurrikara gertatu den mapa, IGNren irudi batean.

Richter eskalan 2,4 graduko indarra izan duen lurrikara izan da gaur Sartzen (Nafarroa), Espainiako Institutu Geografikoak jakinarazi duenez.

Astindua 08:37an gertatu da. Epizentroa Zaraitzu eskualdeko (erkidegoaren ipar-ekialdea) udalerri horretan bertan izan du dardarak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X