Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lekeitioko Garraitz uhartearen historia berreskuratu nahian, indusketa lanak egiten ari dira auzolanean

18:00 - 20:00
Lekeitioko Garraitz uhartearen historia berreskuratu nahian, indusketa lanak egiten ari dira auzolanean
Larunbat honetan, bertako zein kanpoko 40 boluntariok hartu dute parte. Uharteak bi erabilera izan ditu; erlijiosoa eta militarra. Orain, eremu erlijiosoan dabiltza batez ere, gizakiak utzitako aztarnen bila.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X