Albiste da
Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat larri zauritu dute Getxon, hautsitako botila batekin eraso egin ondoren

Gertaera gaur goizean jazo da metroko konboien barruan, Bidezabal eta Algorta geltokien artean. Erasotzaileak ihes egin du.
Erasotua Gurutzetako ospitalean dago: Aitor Agirrezabal.
Erasotua Gurutzetako ospitalean dago: Aitor Agirrezabal.

Gizon bat larri zauritu da gaur goizean metroan, Bidezabal eta Algorta geltokien artean izandako borroka batean, beste batek hautsitako kristalezko botila batekin eraso egin ostean.

Gertaera 07:30ak aldera jazo da, bi gizon Bilboko metroko konboien barruan borrokan hasi direnean. Bidezabaleko geltokira iristean, batek besteari botila hautsi batekin eraso egin dio eta lesio larriak eragin dizkio masailean eta lepoan.

Algortan, gizonezkoa artatu dute, eta anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman du; erasotzaileak, berriz, ihes egin du.

Dagoeneko, Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatu du, eta haren bila dabil atxilotzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X