Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste mutil bat atxilotu dute Zornotzako erasoarekin lotuta

Orain arte 16 dira atzemandakoak; horietako 8, adingabeak. Bien bitartean, biktima, Lemoako 23 urteko mutil bat, koma egoeran dago oraindik.
Erasoa gaitzesteko Zornotzan egindako elkarretaratze ba. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Erasoa gaitzesteko Zornotzan egindako elkarretaratze ba. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Beste pertsona bat atxilotu dute astearte honetan uztailaren 25ean Zornotzan (Bizkaia) 23 urteko mutik batek jasan zuen jipoi basatiaren harira, EITB Mediak jakin izan duenez.

Atxilotutakoa 20 urtekoa da, eta Leioako bizilaguna. Hurrengo orduetan eramango dute Durangoko epaitegiaren esku.

Orain arte, 16 pertsona atxilotu dituzte erasoarekin lotuta; horietako 8, adingabeak.

Bien bitartean, biktimak koma egoeran jarraitzen du, oso larri.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X