Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat zauritu da Zubirin

Gizona sei metroko altueratik behera erori da, eta Nafarroako Ospitalean dago ingresatuta, pronostiko erreserbatuarekin.

Langile bat zauritu da, ostegun honetan, Zubirin (Nafarroa). Foruzaingoak jakitera eman duenez, sei metroko altueratik behera erori da gizona.

Istripuaren ostean, Nafarroako Ospitalera eraman dute biktima, eta bertan dago ingresatuta, pronostiko erreserbatuarekin.

Udaltzaingoa, larrialdi zerbitzuetako langileak eta helikoptero bat ezbeharra jazo den lekuraino bertaratu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X