Hirigintza inklusioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

200.000 euro berdintasuna eta emakumeen segurtasuna bermatuko duen hirigintza inklusiboa bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak diru-laguntzen programa bat deitu du udalentzat, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txerta dezaten.
Emakume bat tunel batetik pasatzen.
Emakume bat tunel batetik pasatzen.

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur goizean, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailak hirigintza inklusiborako proposatutako diru-laguntzen deialdia egiteari, Udalek genero-ikuspegia txerta dezaten udal-plangintzan eta -hirigintzan. 

Bi dira helburu nagusiak: batetik, gizonek eta emakumeek baliabide eta ekipamenduetarako duten sarbidean berdintasuna bermatzea, eta, bestetik, espazio publikoetan emakumeen segurtasuna handitzea

200.000 euro bideratuko dira Udalei zuzendutako diru-laguntza hauetarako eta udaletako hirigintza-planetan genero-ikuspegia txertatzea sustatzea dute xede, lehentasunezko lau eremutan ekintza estrategikoak garatuz: lurraldearen antolamendua eta hirigintza, mugikortasun jasangarria, landa-ingurunea eta gobernantza

"Genero-desberdintasunak daude bai ekipamenduak eta zerbitzuak erabiltzeko premiei dagokienez, bai horietarako sarbideari dagokionez. Horregatik, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren iritziz, genero-ikuspegia hirien diseinuan txertatzea funtsezko tresna da gizonek eta emakumeek baliabide guztietara baldintza berberetan irismena izateko aukera bermatzeko", adierazi dute Sailetik.

Emakumeen segurtasuna

Iñaki Arriola buru duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak nabarmendu duenez, beharrezko ikusi da neurri zehatzak hartzea, besteak beste, emakumeak espazio publikoan seguruago mugitu ahal izan daitezen, puntu beltzak ezabatuz eta eraikin eta espazio publiko diafano eta seguruak diseinatuz horretarako. 

Ekintza-eremu desberdinen azterketak argitara eman dituen desberdintasunen aurrean, beharrezko jotzen da, halaber, neurri zehatzak hartzea etxeko- eta zainketa-lanak eta  eta bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzea errazteko, "zaintzaren hirigintza" sustatuz; bai eta mugikortasun-planetan gizonek eta emakumeek garraio publikoa erabiltzen dute modu desberdina jasotzeko ere.

Era berean, beharrezko jotzen da ekipamenduak etxebizitzetara hurbiltzeko aukera ematea, jarduera ekonomiko eta bizitegi-jardueretarako erabilera mistoko espazioak diseinatuz, bai eta joan-etorrien denborak laburtzea ere; era berean, lehentasunezkoa da herritarrek parte hartzeko prozesuetan eta hirigintza-plangintza horiek diseinatu eta gauzatzeko talde teknikoetan emakumeen parte-hartze handiagoa sustatzea ere.

Diru-laguntzen baldintzak

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Genero-ikuspegia aintzat hartzen duten dokumentuak egiteko behar den laguntza teknikoa kontratatzeko sortutako gastuak finantzatuko dira, gehienez 20.000 euro Udal bakoitzeko.

Halaber, ezingo dute diru-laguntza honen onuradun izan aurreko ekitaldietan xede bererako laguntzak jaso dituzten erakundeak, berariaz uko egin ezean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X