Desagertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egoera onean topatu dute asteartean Elorrion desagertutako gizonezkoa

Segurtasun Sailak aditzera eman du Bilboko Udaltzainek topatu dutela mutila, osasun egoera onean.
Ertzaintzaren helikopteroa, bilaketa lanetan.
Ertzaintzaren helikopteroa, bilaketa lanetan.

Joan den asteartean Elorrion desagertutako 32 urteko gaztea osasun egoera onean aurkitu dute, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Ordutik, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak bilaketa lanetan aritu dira, batez ere Elorrioko udalerrian eta inguruetan. Azkenean, jakitera eman dutenez Bilboko Udaltzaingoak aurkitu du hura, onik aurkitu ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X