Ikastolen ikasturte hasiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Koldo Tellitu: "Ezagutzak ez du eraginik euskararen erabileran"

Ikastolen Elkarteko lehendakariak uste du pandemiak "azkartu" egin duela "lehendik zetorren gainbehera". Bildarratzek esan du "aukera ezinhobea" dela hezkuntza sistema eraldatzeko.
Koldo Tellitu.
18:00 - 20:00
Euskararen erabilera bermatuko duen hezkuntza sistemaren sakoneko aldaketa aldarrikatu du Tellituk

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak azpimarratu du euskararen ezagutzak ez duela eraginik euskararen erabileran, eta pandemiak "azkartu" egin duela "lehendik zetorren gainbehera".

Ikastolen ikasturte hasierako ekitaldia egin dute gaur Mungian (Bizkaia), eta bertan egin ditu adierazpenok Tellituk.

Ikastolen elkarteko lehendakariak  gogorarazi du ikasleen artean "euskararen ezagutzak eta kalitateak behera" egin dutela, eta hori "ohartarazten" ari direla duela hiru urtetik.

Aitortu du azken 20 urteetan euskararen ezagutza handitu egin dela, baina ez datorrela bat "zuzentasunarekin, hau da, euskararen maila ez da ona".

EH Bilduk aurreko astean aurkeztu zuen hezkuntza sistema berritzeko proposamena, eta horrek berriro ireki du eztabaida. Horren harira, Tellituk esan du eraldaketa sakona behar duela hezkuntzak, eta ezinbestekoa dela eragile guztiek bat egitea diagnosian. Era berean, bestelako murgiltze eredu bat aldarrikatu du, ikasle guztiak euskaraz hiztun oso izan daitezen.

Hezkuntza sistema eraldatzeko "aukera"

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak ere parte hartu du ekitaldian, eta adierazi du eragile guztien artean euskal hezkuntza sistema eraldatzeko "aukera" aprobetxatu beharra dagoela.

Horretarako, eta profesionalek pandemian izan duten jarrera goraipatu ostean, eragile horien ekarpenak eskatu dtu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X