Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibilgailuak aurreratzeko 20 kilometro orduko abiadura tartea mantenduko du trafiko lege berriak

Besteak beste, gidatzen den bitartean mugikorra eskuarekin heltzea sei punturekin zigortuko du, eta lau punturekin segurtasun-uhala ez erabiltzea. Gainera, patinete elektrikoek kaskoa erabili beharko dute.
Ertzaintzaren kontrola, artxiboko irudian. Argazkia: Irekia.
Ertzaintzaren kontrola, artxiboko irudian. Argazkia: Irekia.

Kongresuko Barne Batzordeak trafiko lege berria onartu du ostegun honetan. Autoek eta motorrek, ibilgailuak aurreratzeko orduan, abiadura muga orokorrak 20 kilometro ordutan gainditzeko aukera izango dute azkenean, orain arte bezala.

20 kilometro orduko tarte hori kentzea aurreikusten zuen lege-proiektuak, baina azken testuan mantendu dute, Batzordeak Nestor Rego BNGko diputatuaren zuzenketa bat onartu ondoren.

PP, Vox, ERC eta EAJk aurkeztutako zuzenketak, ostera, atzera bota ditu Batzordeak. BNGren zuzenketa bozkatzeko orduan, diputaturen batek hanka sartu duela uste dute iturri parlamentarioek. Galiziako abertzaleen zuzenketak boto bakarrari esker egin du aurrera.

Legearen tramitazio parlamentarioak Senatuan jarraituko du orain, Barne Batzordeak onartu ostean. Besteak beste, gidatzen den bitartean mugikorra eskuarekin heltzea sei punturekin zigortuko du, eta lau punturekin segurtasun-uhala ez erabiltzea.

Gainera, patinete elektrikoek kaskoa erabili beharko dute, eta 2022ko uztailaren 6tik aurrera gidari profesionalek abio-motorrak gelditzeko alkoholimetroak izan beharko dituzte ibilgailuetan, alkohol muga gaindituz gero motorra martxan jartzea eragozteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X