TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi pertsona zauritu dira Hondarribian, bi ibilgailuk talka egin ostean

Istripua gaur goizaldean gertatu da GI-636 errepidean, Hondarribia parean.

Zazpi pertsona zauritu dira gaur goizaldean bi ibilgailuk talka egin eta gero Hondarribian (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua gaur goizaldean gertatu da GI-636 errepidean, Hondarribia parean, Irungo noranzkoan. Zazpi pertsona Bidasoako eskualdeko ospitalera eta Donostia ospitalera eraman behar izan dituzte artatzera.

Zauritutako pertsona bat, Gasteizen

Bestalde, pertsona bat zauritu da astelehen honetan Gasteizen, autoa galtzadatik atera ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Goizaldeko bostak eta hogei aldera izan da, N-102 errepidean, Arabako hiriburuaren parean. Burgoserako noranzkoan zihoan automobil bat galtzadatik atera eta pertsona bat zauritu da. Txagorritxu Ospitalera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X