Albiste da
Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iaz baino beranduago, baina iritsi da elurra Belaguara

18:00 - 20:00
Iaz baino beranduago, baina iritsi da elurra Belaguara
Zuri esnatu dira gaur Belagua inguruko mendiak eta goizean ere elurra egin du. Elurra ez, baina haizea eta euria ekarri du azaroak Kantauri isurialdera. Atzo arratsaldeko bostak aldera sartu zen frontea mendebaldetik eta gauean ere euria eta haizea zakar ibili dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X