2019an izan ziren ezkontzen aldean erdiak baino gutxiago ospatu dira 2020an EAEn
2020an 4.057 ezkontza ospatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urtean baino % 45,7 gutxiago. Apirilean, zehazki, 2019ko apirilean baino % 96,2 gutxiago izan ziren ezkontzak, Eustatek emandako datuen arabera.
EAEko ezkontza-tasa minimo historikora iritsi da, mila biztanleko 1,7 ezkontzarekin, Espainiakoa (% 1,9) baino baxuago, baita Europar Batasunekoa (27 herrialde) baino baxuagoa ere (% 4,3koa zen 2019an, hori da azken datua, eta pandemiaren aurrekoa).
Sexu desberdineko pertsonen artean 3.911 ezkontza izan ziren (aurreko urtean baino 3.354 gutxiago) eta 146, berriz, sexu berekoen artean, 2019an baino % 29,1 gutxiago (206 ezkontza izan ziren orduan). Aipatu behar da, 2012tik, emakumeen arteko ezkontzak gizonen artekoak baino ugariago izan direla, ezkontza homosexualen % 65,8 izatera iritsiz.
Ezkontza zibilek gora egiten jarraitzen dute eta ezkontza heterosexualen % 93,6 dira, aurreko urtean baino 6,4 puntu gehiago. 1990ean ezkontza zibilak guztizkoaren % 23 baino ez ziren. Ezinbestean izaera zibilekoak diren ezkontza homosexualak ere kontuan hartzen badira, ezkontza zibilen ehunekoa % 97,2ra igotzen da.
Ezkontzeko adinak gora egiten jarraitu du 2020an; izan ere, gizon ezkongabeak 39,2 urterekin ezkondu ziren batez beste, eta emakumeak 37,1 urterekin. 2019an, senar-emazteen batez besteko adina 37,7 eta 35,7 izan zen, hurrenez hurren. Bi ezkontideen arteko adin-aldeak egonkor jarraitzen du eta 2 urte ingurukoa da.
Era berean, 2020an gora egin du ezkontza heterosexual dibortziatuen senar-emazteen kopuruak. Aurretik dibortziatuta zeuden senarren eta emazteen ehunekoa % 19,4koa eta % 18,6koa izan zen, hurrenez hurren; 2019koak baino balio handiagoak, orduan % 15,2koa eta % 14,6koa izan baitziren.
Eustatetik adierazi dutenez, 2020an ospatu diren erdiak baino gehiago, % 51,3 ostiralez ospatu dira eta % 27,3, berriz, larunbatez. 2017tik nabari da joera aldaketa, eta horren atzean dauden arrazoiak, ezkontza zibilen gorakada, horien ia erdiak 2009tik hona ostiralez ospatzea eta erlijio-ezkontza kopuruaren beherakada dira.
2020an, sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzetako ezkongaien nazionalitateari dagokionez, 1.064 ezkontzatan (ezkontza guztien % 27,2) gutxienez ezkontide bat atzerritarra da. 2019an, ehuneko hori % 20,4koa zen. Ezkontza horien % 42,5ean emazteak du atzerriko herritartasuna (batez ere Kolonbia, Nikaragua, Brasil, Errumania eta Frantzia), % 18,2an senarrak (Portugal, Alemania, Frantzia, Kolonbia eta Maroko) eta gainerako % 39,3an bi ezkontideak atzerritarrak dira (nagusiki amerikarrak, eta afrikarrak).
Sexu bereko pertsonen arteko ezkontzei dagokienez, ezkontzen % 77,4an espainiar herritartasuna zuten bi ezkontideek, % 12,3an bietako bat zen atzerritarra eta % 10,2an biak.
Zure interesekoa izan daiteke
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.
Aske utzi dute Barakaldon udaltzain baten tiroa jaso zuen ustezko lapurra
Gizonak arma zuri batekin egin zien mehatxu poliziei, eta udaltzain batek hanka batean tiro egin ostean atxilotu zuten.
EHUn ke poteak jaurti eta pankartak jarri direla eta, epelkeria ukatu eta salbuespenak direla esan du Bengoetxeak
EHUko errektoreak azaldu duenez, jarduera protokolo bat prestatzen ari dira, hezkuntza komunitate osoaren ekarpenak bilduta, erakundearen barruan errespetua eta bizikidetza sustatzeko.
Beste bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, adingabe bat sastatzea leporatuta
Aurretik atxilotutako bost gazteek bezala, 19 eta 20 urte bitartean dituzte. Ertzaintzak labanak eta mailuak zituen poltsa bat topatu zuen horien autoan, eta konfiskatu egin zizkieten.
Behin-behinean aske utzi du epaileak Basaurin bikotekidearen heriotzarekin zerikusia zuelakoan atxilotutako gizona
45 urteko gizona 15:00ak aldera eraman dute epaitegira, eta epaileak behin-behinean aske utzi du baina egunero auzitegira joateko aginduarekin. Pasaportea ere kendu diote.
Basauriarrek bigarrenez gaitzetsi dute Amaiaren hilketa matxista
Udalak deituta, elkarreratze isila egin dute eguerdian Azaroak 25 plazan, sortzez Berangokoa zen 44 urteko emakumearen hilketa salatzeko. Hain justu, Berangoko Udalak beste bilkura bat deitu du astearterako.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. Ikerketaren iturriek EITBri baieztatu diotenez, urruntze agindu bat zegoen indarrean, baina atxilotuak askotan urratzen zuen.
17 urteko mutil batek polizia-kontrol batetik ihes egin du asegururik eta IATrik ez zuen auto batekin, Beriainen
Adingabeak giltzak ostu zizkion amari, eta jazarpen arriskutsu baten ostean, egindakoa "Instan argitaratuko ote zen" galdetu zien agenteei.
Adingabe bat sastatzeagatik Murgian atxilotutako bost gazteek polizia-etxean jarraitzen dute
Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen, Gasteizko Oto etorbidean.