Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.
Epailearen esku geratu dira Ostegun Santuan Gasteizen adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik hilketa saiakera delitua egotzita atxilotutako zazpi gazteak. Azken biak larunbatean atxilotu dituzte, Segurtasun Sailaren arabera.
Ostegunean jazo zen erasoa. 18:30 aldera, bost mutilek beste bat sastatu zuten, eta, ondoren, ibilgailu batean ihes egin zuten.
Biktima Txagorritxuko Ospitalera eraman zuten, zauriak artatzera, eta Ertzaintzak bost erasotzaileak aurkitu eta atxilotzeko dispositibo bat abiatu zuen.
Larunbatean atxilotutako bi lagunak 19 eta 20 urteko bi gizon dira. Aurretik atxilotutako bost gazteak ere 19 eta 21 urte bitartekoak dira. Ertzaintzaren arabera, baina, ikerketa zabalik dago oraindik.
Ertzaintzak labanak eta mailuak aurkitu zizkieten ihes egiteko baliatu zuten autoan, poltsa baten barruan, eta konfiskatu egin zizkieten. Gaur utzi dituzte epailearen esku.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera