NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

84 urteko emakume baten bila ari dira Lantzen

Paseo bat ematera irten zen ostegunean, nora joateko asmoa zuen esan gabe eta telefonorik hartu gabe. 15:00etan ikusi zuten azkenekoz.
Txakurrak emakumearen bilaketa lanetan parte hartzen ari dira. Argazkia: Foruzaingoa
Txakurrak emakumearen bilaketa lanetan parte hartzen ari dira. Argazkia: Foruzaingoa

Etxetik falta den 84 urteko emakume baten bila ari dira Lantz inguruan, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Emakumea paseo bat ematera irten zen atzo, telefonorik gabe eta nora joan behar zuen esan gabe. 15:00etan ikusi zuten azkenekoz.

Iluntzean etxera itzultzen ez zela ikusita, haren senideek desagerpena salatu zuten.

Foruzaingoa, suhiltzaileak, senideak eta Lantzeko bizilagunak ari dira bilaketa lanetan. Lantz inguruko mendi-bideak eta pistak arakatzen ari dira, baina oraingoz ez dute emakumearen arrastorik aurkitu.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X