Pfizer konpainia abenduaren 13an hasiko da 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzako txertoa banatzen Europan
Pfizer konpainia abenduaren 13tik aurrera hasiko da 5 eta 11 urte arteko haurrentzako txertoa banatzen Europar Batasuneko herrialdeetan, hasiera batean aurreikusi baino astebete lehenago, Jens Spahn Alemaniako jarduneko Osasun ministroak Twitterreko bere kontuan iragarri duenez.
Joan den ostegunean, azaroak 25, Sendagaien Europako Agentziak (EMA) baimena eman zuen 5-11 urteko haurrei Pfizerren txertoa jartzeko.
Haurrei jarriko zaien dosia helduei jartzen zaienaren herena izango da. Gainera, hiru asteko tartea utziko da lehen dosiaren eta bigarrenaren artean.
Albiste gehiago gizartea
A-8an izandako istripu batek auto-ilarak eragin ditu Max Center parean, Irunera noranzkoan
Hainbat ibilgailuk talka egin dute A-8 autobideko 124. kilometroan (BI-10), Max Center parean. Ezkerreko erreia itxita dago eta auto-ilara luzeak daude Irungo noranzkoan.
Lau hildako Madrilen, eraikin bat behera etorrita
Madrilgo erdigunean lau izarreko hotel egiteko zaharberritzen ari diren eraikin baten barruko forjatuan erori zen.
“Online bideojoko hauen diseinua baliatuz pedofiloek haurrak hurbiltzea lortzen dute”
Pediatrek ohartarazi dute hainbat bideojoko arriskutsuak direla haur eta nerabeentzako, online jolastekoak, batik bat. Eta horien artean ezagunena Roblox da, munduan 380 milioi erabiltzaile baino gehiago baititu. Telmo Lazkano hezkuntza eta osasun digitalean adituak horrelako plataformek nola funtzionatzen duten kontatu du.
Arreta non jarri, seme-alabak online bideojokoetan ibiltzen badira?
Online bideojokoek hainbat arrisku dakartzate, sareekin eta Internetekin lotura duen heinean. Horren aurrean gurasoek arreta non jarri behar duten azaldu du Telmo Lazkano hezkuntzan eta haurren osasun digitalean adituak. Besteak beste, adierazi du jokalari bat baino gehiagorentzako jokoetan jarri behar dela fokua, eta txatak dituztenetan bereziki.
Madril erdiguneko eraikin baten zati bat behera etorri da eta hainbat lagun daude agertu barik
Erreskate lanetan Madrilgo Udaleko suhiltzaileak, Polizia Nazionalaren eta Udaltzaingoaren txakurrak eta droneak ari dira lanean. Oraingoz, hiru langile artatu dituzte: bat, larr,i eta bi, arin. Ezbeharra 13:00etan gertatu da, eta alboko beste eraikin bat ere hustu behar izan dute.
Aldirietako tren-zerbitzuak izango duen izena aukeratu ahal izango dute herritarrek
Irekia webgunearen bitartez bozkatu ahal izango da, eta hiru aukera daude: Besaide, Lottu eta Lurbil.
Zortzi zauritu eta lau desagertu Madrilen, Opera inguruan, obretan ari zen eraikin baten zati bat erori da eta
Hileras kaleko eraikin bat behera etorri da, 13:00ak aldera. Lanean ari ziren zazpi langileetako hiru zauriturik atera dituzte, eta lau desagertuta daude.
Ramiro Gonzalez: "Bernedoko udalekuak, modu horretan, ez ziren egin behar"
"12 salaketa daude balizko delituengatik. Ez dut epaituko deliturik dagoen ala ez, baina salaketa asko dira", onartu du Arabako ahaldun nagusiak. Ramiro Gonzalezek adierazi du ez duela eztabaidetan sartu nahi erakundeek gai horretan dituzten eskumenak direla eta. "Erakunde guztiek koordinazioa hobetzeko behar adina lan egiteko unea da", gaineratu du.
Istripua izan da Sestaoko ACB altzairutegian, eta bi langile zauritu dira
Zauritutako langileak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, erre egin direlako. Enpresak azaldu duenez, arku elektriko bat sortu da (deskarga elektrikoa), eta erredurak eragin dizkie bi langileei.
Kontseiluak milaka euskaltzale bildu nahi ditu abenduaren 27an Bilbon, "euskararen soinu banda" ardatz hartuta
Ekitaldirako sarrerak urriaren 16tik aurrera izango dira eskuragarri Pizkundea.eus webgunean, 10 euroren truke. Antolatzaileek adierazi dute "euskara lehen lerrora ekarri eta benetako jauzia eragiteko" garaia dela. Horregatik, euskarari "pizkunde" berria ematera gonbidatu ditu euskaltzale oro.