Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak A-8an, Barakaldon, Kantabriako norantzan, istripu baten ondorioz

Zenbait ibilgailuk talka egin dute udalerri bizkaitarrean, eta bi errei itxi dituzte.
Istripua A-8an, Barakaldon. Argazkia: Segurtasun Saila
Istripua A-8an, Barakaldon. Argazkia: Segurtasun Saila

Zenbait ibilgailuk talka egin dute A-8 errepidean, Barakaldon (Bizkaia), Kantabriako norantzan, eta auto-ilarak sortu dira, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharraren ondorioz bi errei itxi behar izan dituzte autopistako 123. kilometroan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X