435 positibo eta 12 ospitaleratze zenbatu dituzte Nafarroan
435 koronabirus kasu berri atzeman dituzte azken orduetan Nafarroan, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.
Bezperako datuekin alderatuta, beherantz egin dute, baina igandeetan behera egin ohi du kutsatzeen kopuruak, proba diagnostiko gutxiago egiten baitira. Igande honetan 2.317 proba egin dira, eta horietatik % 18,8 izan dira positibo.
Bestalde, azken 24 orduetan 12 pertsona erietxeratu behar izan dituzte, horietako bat ZIUn. Hartara, guztira 109 lagun daude ospitaleetan, 16 zaintza intentsiboetako unitatean. Igande honetan ez da inor hil.
Birusak gogorren astindutako herri edo osasun guneei dagokienez, Tafalla da zigortuena, 21 kutsatzerekin. Zerrendan ondoren datoz Berriozar, Sarriguren eta Tutera, 19rekin. Halaber, Lizarran 14 kasu hauteman dituzte, eta Zizur Nagusian eta Burlatan, 13na.
Datuon aurrean, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak nabarmendu du ez dutela murrizketa gehiago jarriko, txertaketa bizkortzea baita euren helburua.
Azaldu duenez, "txertaketa ahalik eta gehien bizkortu nahi dugu, covid ziurtagiria ondo funtzionatzen ari da eta". Hala, esan du ezarri baino lehen egunero 75 bat inokulazio egiten zituztela hitzordu barik; orain, 205 dira. "Ziurtagiriaren eraginez, txertatzeko asmorik ez zuen jendea ziztatzen hasi da, bestela aisialdia asko murrizten zaie", erantsi du.
Txertaketa datuei dagokienez, igande honetan 3.849 dosi jarri dituzte; guztira, 1.116.934. Pauta osoa duten nafarrak 531.414 dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Auto-ilara luzeak Txorierri errepidean, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortzen ari dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Arazoak daude, halaber A8an, San Mames parean izandako istripu baten ondorioz Kantabriarantz, eta trafiko astunagatik Gipuzkoako noranzkoan.
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.
'Aita Mari' ontziak 32 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, bi egun noraezean zeramatzatela
Mediterraneo erdialdeko uretan topatu dute ontzia, migratzailez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Bi egun zeramatzaten itsasoan noraezean. Erreskatatutako pertsonen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
21 urteko neska batek hankak apurtu ditu Tuteran, igogailu batean harrapatuta geratu baita
Istripua bart gertatu da, Albares kaleko eraikin bateko igogailuan. Dirudienez, emakume batek zeraman aulkitxo baten uhala igogailuaren atean trabatu da, eta hankak harrapatu dizkio. Suhiltzaileek askatu ostean, anbulantziaz eraman behar izan dute ospitalera.
Txurdinaga Behekoa Institutuko ikasle eta gurasoek Batxilergo Artistikoa ez kentzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari
Begoña Pedrosak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak adierazi du batxilergo hori ikasteko aukera bermatzen dela ikasleak Ibarrekolanda eta Bertendonako ikastetxeetan banatuta. Manifestarien esanetan, hezkuntza publikoaren aurkako beste eraso bat da, eta, hori dela eta, elkarrizketarako deia egin diote Eusko Jaurlaritzari.
Martxoaren 1ean Valtierran izandako zirkulazio-istripuan zauritutako 28 urteko neska hil egin da
Ezbeharra 01:19an gertatu zen, N-121 errepideko 72,28 kilometroan, Los Abetos jatetxearen bidegurutzean, bi gazte zihoazen autoa bidetik atera eta ezponda baten aurka talka egin zuenean. 20 urteko beste gazte bat ere zauritu zen ezbeharrean.
Santanderko istripua jazo aurretik 112ra deitu zuen gizona: "Behar bezala jardun izan balitz, ezbeharra saihestuko zen"
Zubiaren egoeraz ohartarazi zuen Santanderko bizilagunaren ustez, tragedia saihestuko zen deia jaso ostean jardun izan balitz. Instrukzioa egiten ari den epaileak zubiaren egoera aztertzeko eskatu dio peritu bati.
Ekialde Hurbileko gerraren aurka protesta egin dute Bilbon, eta Gaza ez ahazteko eskatu dute
PararLaGuerra.es herri plataformak protesta egin du gaur Bilbon, bakea eskatzeko, AEBk eta Israelek Iranen aurka hasitako erasoaldia indarrean denean. Halaber, babesa adierazi diote Palestinari.
Bidean da jada Sahararen aldeko elkartasun karabana
Oinarrizko produktuak daramatzan elkartasun karabana goizean abiatu da Donostiatik Saharara. 50 tona produktu eramango dituzte kamioiek. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak eskerrak eman dizkie bilketan parte hartu duten guztiei.