Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zabalik dira errepide guztiak, nahiz eta kontuz gidatzea gomendatzen duten hainbat mendatetan

Herrerako mendatea (A-2124) zabalik dago berriro ibilgailu astun eta artikulatuentzat, eta autoek ez dute katerik behar. Elur-maila 1.000 metrokoa izango da lehen orduan, eta 1.500 metrotik gora igoko da arratsaldean.
Puesto nevado.
Puesto nevado. EITB Media.

Herrerako mendatea (A-2124) zabalik dago berriro ibilgailu astun eta artikulatuentzat, eta autoek ez dute katerik behar, baina kontuz gidatzeko eskatu dute, bertan bezala, baita Opakua (A-2128) eta Urduña (A-2625) mendateetan ere, elurbustia ari baitu.

Kontuz, halaber, A-15ean eta Berganzo-Urizaharran (A-3126) errepideetan.

Elur-kota 1.000 metro ingurukoa izango da lehen orduetan, eta 1.500 metrotik gora kokatuko da arratsaldean; beraz, errepideetan egoerak hobera egitea espero da, orduak igaro ahala.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X