Albiste da
Negua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur hasiko da negua urteko egun motzenarekin

16:59an ekingo diogu urtaro berriari eta 88 egun eta 23 ordu iraungo du. Ez da eklipserik izango neguan.
Elurra Iruñean. Argazkia: EFE

Astearte honetan, 16:59an, neguan sartuko gara ipar hemisferioan, Behatoki Astronomikoaren kalkuluen arabera. Urtaroak ozta-ozta iraungo du 89 egun (88 egun eta 23 ordu), eta martxoaren 20an amaituko da.

Asteartean, beraz, neguko solstizioa izango da ipar hemisferio osoan; hegoaldean, aldiz, udaberritik udara igaroko dira.

Hastear den neguan ez da eklipserik izango. Halere, meteoro-zaparradak ez dira faltako. Ursiden zaparrada abenduaren 17 eta 26 artean ikusi ahal izango da. Etzi izango du ikusgarritasun handiena, abenduak 22, 06:00etan. Bestalde, Kuadrantidak urtarrilaren 1 eta 5 artean izango dira; ikusgarritasun handiena 3tik 4rako gauean izango dute.

Urteko egunik laburrena

Astearte hau urteko egunik motzena izango da, Eguzkia irteten denetik sartzen denera arteko tartea kontuan izanik. Guztira, 9 ordu eta 17 minutu iraungo du egunak. Urteko egunik luzeena, aldiz, ekainaren 21a izan zen; 15 ordu eta 3 minutu iraun zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X