Nafarroako Osasun Saila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carlos Artundo: "Seguruenik, txertatutako positiboen berrogeialdia laburtzen joan beharko da"

Nafarroako Osasun zuzendariak azaldu duenez, "ezin dugu mundu guztia arakatu ditugun milaka kasuekin, eta pertsona zaurgarrienak arakatzera pasa gara", besteak beste, zaharren-egoitzak.
orain-default-image

Gaur 3.237 positibo zenbatu dituzte Nafarroan. Carlos Artundo Nafarroako Osasun zuzendariak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan azaldu duenez, une honetan "osasun sistemaren kolapsoa saihestu behar da, tentsio handia duelako". Protokoloak duela gutxi aldatu diren arren, "behin-behinekoak" direla azpimarratu du, eta "seguruenik txertatutako positiboen berrogeialdia laburtu behar da", gehitu du, AEBn eta Erresuma Batuan, esaterako, egiten ari diren bezala.

Protokolo aldaketari dagokionez, kasu arinak edo sintomarik gabekoak jarraipen proaktibotik ateratzea da ideia. Artundok dioenez, hori "zentzuzkoa da", sintoma larrienak dituztenetan jarriko baitute arreta: "bat-bateko eztula, 38º baino gehiagoko sukarra eta arnasteko zailtasunak". "Ezin dugu mundu guztia arakatu ditugun milaka kasuekin", eta, horregatik, pertsona zaurgarrienak arakatuko dituzte, besteak beste, adinekoen egoitzak.

Euskadiko protokoloan ez bezala, Nafarroan ontzat ematen dira farmazietan egiten diren test positiboak, "positiboen % 93-95 artean PCR bidez baieztatzen baitziren gero". Bestalde, "positibo baten kontaktu estuak izan eta txertoa jaso ez dutenak 10 egunez isolatu behar dira, eta sintomatologiarik agertzen den zaindu", baina txertoa hartu duten pertsonen kasuan "ez da berrogeialdirik behar".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X