Desagertu bat Bidasoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

24 urteko migratzaile senegaldar bat izan daiteke atzo muga zeharkatzean desagerturikoa

Bilaketa lanak Bidasoan
18:00 - 20:00
24 urteko migratzaile senegaldar bat izan daiteke atzo muga zeharkatzean desagerturikoa
Eguna argituta hasi dira berriro ibaian bilatze lanak. 2 pertsonaren dokumentazioa aurkitu dute eta ikerketatik esan dute desagertua 24 urteko migratzaile senegaldarra izan daitekeela. 3 ontzi urpekariekin eta Ertzaintzaren helikoptero bat ari dira bilatze lanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X