Emakume baten gorpua aurkitu dute Zumaiako Itzurun hondartzan
Paseatzen ari zen pertsona batek aurkitu du hilotza, eta indarkeria zantzurik ez badu ere, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Emakume baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Zumaiako Itzurun hondartzan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Inguruan paseatzen ari zen pertsona batek aurkitu du hilotza, 07:55 aldera, eta Ertzaintzari eman dio abisua.
Ertzaintza eta agintari judizialak bertaratu dira, eta ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.
Emakumeak ez du indarkeria zantzurik, baina "hipotesi guztiak irekita" daudela esan du Ertzaintzak.
Gorpua Donostiako auzitegi medikuarenera eraman dute, autopsia egin eta heriotza zerk eragin duen argitzen saiatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera