Etxera itzuli dira Ordizian su hartu zuen eraikineko bizilagunak
Bi familia, baina, ezin izan dira etxera bueltatu, suak belztuta utzi baitu haien etxebizitza. Ilunpe tabernan ere kalte handiak eragin ditu suteak. Hodi bat hautsi da, eta ura etengabe erori omen da bertara.
Ordiziako herritar batzuek etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua, etxabean duten elkarteko tximinian atzo arratsaldean piztu zen sutearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sutea 17:00etan piztu zen, Garagartza plazako 1. zenbakidun atarian, elkarte gastronomiko baten tximinian, eta eraikineko bizilagun guztiak etxetik atera zituzten, badaezpada ere.
Zorionez, ez zen inor zauritu, baina 3. eta 4. solairuetako bizilagunak etxetik irtenarazi zituzten, teknikariek eraikina aztertu arte.
Garbiketa lanak hasi dituzte gaur, eta kanpoan ordu batzuk eman dituzten bizilagunak etxera itzuli dira jada. Ez guztiak, ordea, bi etxebizitzatan konponketak egin beharko baitituzte bertara itzuli ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Benta Berriko bizilagunek alokairu babestuko baldintzetan jarraituko dute
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Emakume bat hil dute Madrilen labankadaz, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago izan dira txertaguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera