Basauriko hilketa matxistaren ustezko egilea espetxeratu dute, indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita
Bilboko Udaltzaingoak ostiral gauean atxilotu zuen, lapurtzeko asmoz bi gizon jotzea egotzita. Ordu batzuk lehenago, arratsaldean, beste pertsona batek haren kontrako salaketa jarri zuen, lesio larriak eragitea egotzita. Duela astebete pasatxo utzi zuen aske Bilboko Guardiako Epaitegiak.
Amaiaren eskela, Basauriko bere etxebizitzaren atarian. Argazkia: EFE
Basaurin apirilaren 1ean 44 urteko bikotekidea ustez hil zuen gizona kartzelan sartu dute, baina ez ustez Amaia hiltzeagatik, indarkeriaz eta larderiaz lapurreta egitea egotzita baizik.
Bilboko Udaltzaingoak gaur ohar bidez jakinarazi duenez, ostiralean atxilotu zuten 45 urteko gizasemea, 23:30 aldera, Erribera kalean. Izan ere, dirudienez, osteko asmoz, bi gizoni kolpeak eman zizkien aurpegian.
Ordu batzuk lehenago, ostiral arratsaldean, beste pertsona batek gizon beraren kontrako salaketa aurkeztu zuen, lesio larriak egitea egotzita.
Poliziaren atestatua aztertu ostean, epaileak Bizkaiko espetxean sartzeko agindu du.
Apirilaren 4an guardian zegoen epaileak behin-behinean aske utzi zuen Amaiaren ustezko hiltzailea, kautelazko neurriak aginduta: egunero joan behar du epaitegira, eta pasaportea eman behar izan zuen. Biktimarengandik urruntzeko agindua zuen, eta aurrekariak zituen indarkeria matxistagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera