Euskadiko Ama Esnearen Bankuari esker, lau urtetan 500 haurrei bermatu zaie amagandiko edoskitzea
Edoskitze naturalaren aldeko laguntza sendotzeko 2017 martxan jarri zenetik, Euskadiko Ama Esnearen Bankuak (EAEB) euskal ospitaleetan dagoen eskaria estali du; izan ere, goizegi edo pisu txikiegiarekin jaiotzeagatik, eta medikuek hala gomendatuta, ama esnea behar izan duten haur guztiek jaso dute laguntza.
Hasieratik gaur arte 360 amek eman dute esnea dohaintzan: 187 emakumek Bizkaian, 92k Gipuzkoan eta 79k Araban. Guztira, 1.583 litro ama-esne jaso dira, eta 8.930 biberoi prestatu dira esne horrekin. Horri esker, Neonatologia Unitateen beharrak estali ahal izan dira uneoro.
Urteko lehen hiruhilekoan bakarrik, 14 emaile berri izan ditu euskal bankuak; 118,5 litro esne eman dituzte behar izan duten jaioberriak elikatzeko.
Maiatzak 19, Ama Esnea Dohaintzan emateko Munduko Eguna dela-eta, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eskerrak eman dizkie emaileei: "Harro egoteko modukoa da hain emakume altruistak eta solidarioak eduki ahal izatea, beren denbora eta ahalegina ematen dutenak behar duten haurtxoei laguntzeko, Banku honen bidez". Haurrek laguntza jaso ahal izatea posible egiten duten profesionalei ere eman dizkie eskerrak, Bankuko langileei, emaginei eta erizainei.
Euskadiko Ama Esnearen Bankuak amagandiko edoskitzea bermatzen die haur goiztiar-goiztiarrei (kilo bat eta erdi baino gutxiagoko haurrei) edo 32 aste baino lehenago jaio direnei, ez baitute horretarako aukerarik. Garrantzi handiko laguntza da; izan ere, zientziak erakutsi du ama-esneak enterokolitis nekronizatzailea prebenitzen duela, jaioberrien heriotza eragin dezakeen gaixotasun bat.
Hain zuzen ere, Munduko Osasun Erakundeak (MOE), UNICEFek eta haurren zaintzan diharduten elkarte zientifikoek bizitzako lehen sei hilabeteetan haurrak bularra emanez soilik elikatzea gomendatzen dute eta, beste elikagai batzuekin batera, bi urtera arte edo amak eta semeak edo alabak nahi duten arte. Halakorik ez dagoenean, giza esnea da aukerarik onena.
Gaur egun, hamar gune daude gaituta ama-esnearen dohaintzak jasotzeko: Gurutzetako, Txagorritxu - Arabako, Donostiako eta Urdulizko ospitaleetan; Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa (TGE-EZ) Galdakaon; Durangoko eta Arrasateko anbulatorioetan eta Gasteizko Olaguibel anbulatorioan (4. solairua); eta Donostiako (Manuel Lekuona, 1 behea) eta Bilboko (Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioa) TGE-EZren egoitzetan.
Osasun Sailak jakinarazi duenez, emaile izan daiteke aurreko hiru aste eta sei hilabete bitartean ama izan den edozein emakume osasuntsu eta bere haurrari bularra ematen ari dena zailtasunik gabe.
Informazio gehiago jaso nahi duen oro Euskadiko Ama Esnearen Bankuarekin jar daiteke harremanetan, posta elektronikoaren bidez, bancolecheeuskadi@osakidetza.eus, edo pediatrari, erizaintzako profesionalari edo emaginari kontsultatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka herritarrek Berrizen atzo izandako hilketa matxista saiakera salatu dute
'Erasoen aurrean, autodefentsa feminista' goiburupean, manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Berrizen. Ehunka herritar batu dira Mugimendu Feministak deitutako protestara, atzo izandako eraso matxista irmo salatzeko. Emakundek ere bat egin du deialdiarekin.
Basauriko hilketa matxista salatu dute Berangon
Berangoko Udalak eta Emakumeen Elkarteak deituta, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 44 urteko emakume berangoztarra gogoan izan dute astearte honetan.
Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada
Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar Penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.