Gipuzkoako hondartza-denboraldia ekainaren 15ean hasiko da eta normaltasuna izango du berritasun nagusi
Gipuzkoako hondartzen udako denboraldia ekainaren 15ean hasiko da ofizialki, eta irailaren 15era arte iraungo du. Azken bi urtetan hainbat murrizketa izan ondoren, uda honetan normaltasuna izango da berrikuntza nagusia. Gaur Zarautzen egin duten irekiera ekitaldian, Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak nabarmendu duenez, "normaltasun-uda baterako itzulera inauguratu dugu, eta modu arduratsu eta iraunkorrean gozatzera bultzatuko dugu".
Ingurumeneko Foru Departamentuak 1,5 milioi euro bideratuko ditu aurten hondartzen garbiketa, bideometria sarea, Nik Hondartzak aplikazioaren eguneratzea, sentsibilizazio kanpaina eta salbamendu zerbitzua estaltzeko.
Nik Hondartzak, hobetua
Aurtengo berritasun nagusiei dagokienez, Ingurumen diputatuak adierazi du Hondartzen Mahaian adostutakoari jarraiki, pandemia garaian aforoak kontrolatzeko martxan jarri zen Nik Hondartzak aplikazioa mantenduko dela. Hala ere, covid-19aren ondoriozko aforo murrizketarik aurreikusten ez denez, okupazioa markatzeko semaforo-sistema beharrean, termometro bat ipiniko da, hareatzen okupazio-adierazle gisa jardun dezan.
Bainatzeko debekuaren alerta mantendu egiten da, eta, horrez gain, erabiltzaileei itsasoaren baldintzei, olatuen ezaugarriei, mareei eta puntu arriskutsuei buruzko informazioa ematen zaie, bainuaren segurtasuna zaintzeko.
Nik Hondartzak aplikazioan, nobedade gisa, hondartza bakoitzera nola iritsi azaltzen duen botoi bat gehituko da, garraio publikoa lehenetsiko duena, Mugikortasun Jasangarriaren botoi baten bidez, Google Mapsekin lotura eginez.
Sentsibilizazio kanpaina
Bestalde, aurten berriz ere sentsibilizazio kanpainei ekingo zaie hondartzetan. Emausekin eta Elikagaien Bankuarekin lankidetzan, "Elkartasun olatuak" izeneko kanpaina ibiltari bat diseinatu da; Volkswagen furgoneta bat 8 udalerritan eta 9 hondartzatan barrena ibiliko da. Kanpaina ekainaren 9tik abuztuaren 2ra egongo da martxan, puntu bakoitzean astebetez, Zarautzen hasita ekainaren 9an.
Sentsibilizazio kanpainak bi helburu izango ditu: batetik, zakarrontziak ondo erabil daitezen sustatzea eta herritarrak hondakinak gaika bereizi eta biltzearen inguruan sentsibilizatzea, haur jokoen, mintegien eta pegatinen bidez. Begoña Cabaleiro, Emaús Fundazioko Komunikazio Arduradunak dioenez, "kontsumo arduratsua, berrerabilpena, birziklapena eta ekonomia zirkularra ez dira ahaztu behar udan. Modu jasangarrian berdin berdin goza daiteke. Hondartzara bizikletaz joan gaitezke, bertako eta denboraldiko produktuak eraman ditzakegu bertan jateko, iturriko ura kantinplora batean eramanez, eta erabilera bakarreko produktuak ez erabiltzen".
Bestalde, Elikagaien Bankurako elikagaiak bilduko dira, egungo egoera sozioekonomikoaren ondorioz geroz eta pertsona gehiago baitaude beharrean. Elikagaien Bankuak azpimarratu du bereziki elikagai hauek beharko liratekeela: olioa, arrain kontserbak (atun latak, sardinak, etab.), arroza, pasta eta, dilista lehorrak. Carlos Martinezek, Bankuko presidenteordeak, berretsi du beharrak handitu egin direla onuradunen kopurua handitu delako. «Gure ustez, bi arrazoirengatik handitu da onuradunen kopurua: Ukrainako gerrak desplazatutako pertsonak ugaritu direlako eta oinarrizko produktuen prezioa igo delako; horrek eragin bikoitza du Bankuan, merkatuan erosten dituen produktuen prezioaren balioa ere handitu egin baita».
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.