Euskadi abisu horian izango da ostegunean eta ostiralean, elurragatik, eta baliteke 500 metrora zuritzea
Ostegunean 600-800 metrora jaitsiko da elur-kota, baina ostiralean 500 metrora zurituko du, eta 400 metrora momentu batzuetan.
Artxiboko irudia.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du ostegun eta ostiral honetan, 1.000 metrotik beherako elur-arriskuagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Iragarpenen arabera, elur-kota 800-1.000 metro inguruan kokatuko da ostegun goizaldean, eta 600-900 metrora jaitsiko da eguerdi aldera. Gauean, berriz, 500-700 metrora.
Bestalde, prezipitazioa oso ugaria izango da ipar partean, eta egunaren bigarren zatian, ekaitz-arriskua areagotu egingo da eta txingorra botako du. Hegoaldean, zaparradak tartekatuagoak izango dira eta ahulago botako du.
Ebro ibarrean, berriz, ziertzoa zakar ibiliko da, eta kostaldean ere ufadak zakarrak izango dira. Tenperatura ez da 10 ° C-tik gorakoa izango, oro har, eta izotza egingo du barnealdean.
Ostiralean ere aktibo izango da abisu horia elurragatik, 1.000 metrora zurituko baitu. Kota 500 metrora jaitsiko da eguneko lehen erdialdean, baina 400 metrora ere egon liteke momentu batzuetan. Arratsaldean, aldiz, 600-800 metrora igoko da, eta 700-900 metrora azken orduetan.
Egun horretan, euria ere espero da, batez ere kostaldean. Eguneko lehen erdian, gainera, ekaitzak izango dira eta txingorra bota dezake.
Zure interesekoa izan daiteke
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.