JAZARPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santurtziko institutu bateko irakasle baten aurkako jazarpen-kasu bat ikertzen ari da Adingabeen Fiskaltza

Adingabeen Fiskaltzak ikerketa abiatu du, Kantauri institutuko irakasle batek hainbat ikasle salatu ostean, ikasgelan hura grabatzeagatik eta mugikorraren bidez haren irudi bat manipulatu eta zabaltzeagatik.

Eguraldia_fotos de usuarios_santurtzi_Alfredo Palacios
Santurtzi. Argazkia: Alfredo Palacios

EITBk jakin duenez, Adingabeen Fiskaltza Bizkaiko irakasle baten aurkako beste jazarpen-kasu bat ikertzen ari da. Santurtziko Kantauri institutu publikoko irakasleak salaketa jarri du Ertzaintzan, ikasle talde batek ikasgelan argazkiak egin zizkiola eta meme eta sticker gisa zabaldu zituztela ikusi ondoren.

Ikastetxeak jakinarazpena bidali die familiei, mugikorraren erabilerarekin lotutako "arazo oso larriez" ohartarazteko. Ikastetxeko arduradunek gogorarazi dute barne-araudiak debekatu egiten duela mugikorra erabiltzea, eta abisu eman dute telefonoak kendu egingo dizkietela eta familiak joan beharko duela haren bila.

Hezkuntza Sailak adierazi du institutuak ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko dekretuan aurreikusitako prozedura aktibatu duela eta dagozkion hezkuntza-neurriak aplikatu direla. Bi sailek, Segurtasunak eta Hezkuntzak, zuhur jarraitzen dute, kasua judizializatuta baitago.

Hezkuntza Sailak berretsi du ikastetxean Ikasleen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Dekretuan aurreikusitako prozedura aktibatu dela eta dagozkion neurriak aplikatu direla. Gainera, gogorarazi dute institutuan debekatuta dagoela mugikorra erabiltzea.

Lehentasuna teknologia etikaz, arduraz eta errespetuz erabiltzeko gakoa hezkuntza indartzea dela azpimarratu dute. Hori da, izan ere, laster aurkeztuko duten Adimen Digitala estrategiaren ardatz nagusia.

Estrategiaren helburua da ikasle-irakasleei laguntzea eta bizikidetzan eta errespetuan oinarritutako kultura digitala sendotzea.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X