GORROTO DELITUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak gorroto delituen kontrako gida aurkeztu du, biktima beti erdigunean jartzea aldarrikatuta

"Gorroto arrazista, xenofobo, antigitano eta LGTBIfobikoko gertakarien aurrean tokian-tokian jarduteko" gidak udalei gorroto delituen inguruko informazioa eskaintzen die.
Astelehen honetako gidaren aurkezpena. Argazkia: Irekia.
Astelehen honetako gidaren aurkezpena. Argazkia: Irekia.

Eusko Jaurlaritzak "Gorroto arrazista, xenofobo, antigitano eta LGTBIfobikoko gertakarien aurrean tokian-tokian jarduteko gida" aurkeztu du astelehen honetan, udalerriei gorroto delituen inguruko orientazioa emateko asmoarekin. Biltzen Kulturen arteko Integrazio eta Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak prestatu du dokumentua.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren arabera, udal bakoitzaren egitekoa izango da gidaren edukia edo haren zati bat bere egoera pertsonalera egokitzea.

Diogenes Sabanak, Biltzeneko programen arduradunak azaldu duenez, gidaren helburua da "informatzea, sentsibilizatzea, kontzientziatzea, prebenitzea eta, batez ere, arreta, laguntza eta orientazioa ematea gorrotozko gertaera edo delituen biktimei". Halaber, dokumentuak biktima beti erdigunean jartzeko deia egiten du, tratu egokia, konfidentzialtasuna, argitasuna, azkartasuna eta autonomiarekiko errespetua bermatzeko.

Sailburuak aurkeztutako Neurtu 2021 txostenaren arabera, biztanleen % 42,5ek irainak entzun edo ikusi ditu, % 17,9k adierazi du badakiela mehatxuak egiten direla, eta % 13,5a kontziente da LGTBI taldeko kideen aurkako eraso fisikoak gertatzen direla.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X