Lehorteen Plan Berezia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauek dira EAEn hartu ahalko diren neurriak lehorte kasuetan

Jaurlaritzak lehorteetarako lehen plan berezia aurkeztu du asteazken honetan. Dena dela, argitu du biztanleen % 90ek bermatuta izango dutela ur hornikuntza "epe ertainean", euri gutxi egin arren.
Grafikoa: EITB Media
18:00 - 20:00
Lehorteen aurkako Plan Berezia aurkeztu du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak Lehorteen Plan Berezia aurkeztu du asteazken honetan, ur eskasia egon litekeen kasuetan ezohiko neurriak hartu ahal izateko.

Nolanahi ere, Gobernuak nabarmendu du Euskadiko biztanleen % 90ek bermatuta dutela ur hornikuntza "epe ertainean", euri gutxi egin arren.

Lehorteetarako planak neurri hauek aurreikusten ditu:

- Larrialdietako harguneak aktibatzea, hala nola kamioi edo zisterna-kamioi eta itsasontziak

- Funtsezkoak ez diren ur erabilerak mugatzea (lorategiak ureztatzea, kaleak baldeekin ureztatzea, igerilekuak betetzea...)

- Hiri-sareetako gaueko presioa murriztea

- Gauetan ur zerbitzua behin-behinean etetea

Jaurlaritzaren esanetan, plan hori dagoeneko ezarri dute azken bi asteetan Busturialdean eta beste zenbait lekutan, Lea eta Artibaiko arroetan, kasu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X