erreskatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko gazte bat erreskatatu dute Aragoiko Pirinioetan

Zazpi pertsona erreskatatu zituzten guztira larunbatean inguru horretan egindako bost esku hartzetan.

Zazpi pertsona, Bizkaiko gizon gazte bat tartean, erreskatatu zituzten larunbatean Pirinioetan egindako bost esku hartzetan.

Larunbateko 17:00ak aldera helarazi zieten erreskate zerbitzuei Tozal del Mallo mendiko gailurrean, Broto udalerrian, zegoen pertsona batek neke sintomak zituela.

Pertsona horrek, 27 urteko Bizkaiko bizilagun batek hain zuzen, akidura, zorabioa eta goragalea zituen.

Ebakuatu, eta Praderas de Ordesara lekualdatu zuten orduan. Gurutze Gorriko langileak arduratu ziren hortik aurrera balorazio medikoa egiteaz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X